Z23 – Antiprotesta Legea manifestazio

Kaixo, lagunok:

Bizkaiko 29 eragile sozial, politiko eta sindikalek manifestazioa deitu dugu datorren igandean, otsailak 23, eguerdiko 12:00etan Moyua Plazatik abiatuta, Kode Penalaren erreforma eta Herritarren Segurtasunerako Legea salatzeko. Legeok, herritarren askatasunak murriztu ez ezik, protesta kriminalizatu egiten dute. Manifestatzeko, elkarretaratzeko, iritzia emateko, informazioa jaso eta emateko eta grebarako eskubideak murriztuta, errepresioa zilegiztatu nahi dute. Etengabeko salbuespen-egoera da hori.

Delitu-sorta zabaldu nahi dute, eta gizarte-mugimenduek azken urteotan erabili dituzten borroka-moduak delitu izendatu: etxe-kaleratzeak geldiaraztea, bankuak okupatzea, eserialdiak egitea, deialdiak gizarte-sareetatik zabaltzea, migratzaileekiko elkartasun-ekintzak burutzea eta abar. Horrelakoak agintearen aurkako atentatutzat jo ahal izango dira.

Ez da legeria gogortze hutsa: aldaketa kualitatiboa da. Poliziak esandakoa nahikoa izango da kargu-proba gisa: bai epaile, bai alderdi. Isuna dela-eta, epaitegi batean helegitea aurkeztuz gero, duela urtebete onartutako Tasa Judizialen Legean ezarritako tarifa berriak ordaindu beharko dira. Hartara, justizian apelazioak egitea oztopatu egingo da eta, beraz, babesgabetasunetik eta arbitrariotasunetik oso gertu egongo gara.

EZ GERATU ISILIK! KALERA!

Deialdia egiten duten kolektiboak:

Aralar, Berri Otxoak, Amnistía Internacional, Antikapitalistak, Asamblea Antifascista de Basauri, Bilgune Feminista, CGT-LKN Bizkaia,Desazkundea, Ecuador Etxea, Ezker Anitza – IU, Ekologistak Martxan, EQUO, ESK, Ezker Batua-Berdeak, Kakitzat, Gazteak CC.OO, Gazte Komunistak, Greenpeace, Hika Ateneo, Ideasur Gernika, Ikasle Ekintza, M15M Bizkaia, Mugarik gabeko Ekonomilariak, Mbolo Moy Doole (Plataforma de sin papeles),PCE-EPK, P.A.H. Kaleratzerik Ez, Republicanos, Sagarrak Ekologista Taldea, SORTU, SOS Arrazakeria Bizkaia. 

 Manifestaziora etortzea eta deialdia senide eta lagunen artean zabaltzea eskertuko genizuke. Eskerrik asko

Posted by at 2014/02/20
Filed in category: Manifestazioak, Mobilizazio, and tagged with: ,

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>